Gela Pedagogikoak ‘XVI. Dalmacio Langarika – Mendiko Bizikletaren Eskolen Topaketa’ antolatzen du apirilak 7an, larunbata, Derion, Seminario Eraikina Enpresa Zentroaren aurrekaldean dagoen ‘Adiskidetasunaren Basoa‘n, hain zuzen ere. Giro alaian, topaketa 16tan hasiko da eta Bizkaiko txirrindularitza Eskola guztiak gonbidatutak daude, gaztetxoekin lan egiten dutenak bereziki (benjamin, printzipiante, alebin eta infantilak dituztenak, hain zuzen ere). Miguel Madariagak gidatzen duen erakundeak antolatzen duen bigarren topaketa da, Lezamako hasiera arrakastatsuaren ondoren.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Share This